HH 4 eta HH 5-ekoak hasi gara Baso Eskolako saioekin. Hasiera bikaina izan dugu, eguraldia eta paisaiaz gozatzeko aukera ederrarekin gainera. Zein ederra den natura interpretatuz eta ezagutuz ikastea!
Ataria
Azken albisteak
GURASOAK
Abenduaren 24an ospatuko dugun “Olentzero eta Mari Domingirekin Kantujiran” kalejiraren prestaketetan gabiltza, eta aurten Ikastolako gurasoak ere gurekin batera ikusi nahi genituzke, musika giroa are politagoa egiteko. Horretarako, galdetegi labur bat prestatu dugu: musika-tresnaren bat jotzen baduzu, mesedez, bete galdetegia azaroaren 11 bitarte.
OROKORRA
Ategorrieta-Intxaurrondo arteko sorleku parkea errealitate bihurtzeko aurrerapausua eman du Donostiako Udalak. Auzoarentzat balio handikoa izango da, baita gure HH eta LHko ikasleentzat ere, espazio irekiaren erabilera areagotu ahal izango dugulako. Badirudi iazko mobilizazioek bere fruituak ekarri dituztela, eta 2026an hasiko direla parkea eraikitzen!
GURASOAK
Luzaideko mozorroen paparra josteko saioa egingo dugu azaroaren 4an, 17:00etan, Ategorrietako jangelan, eta gurasoen laguntza behar dugu horretarako! Geroz eta gehiago izan, orduan eta errazago egingo ditugu guztiontzat izango diren mozorroak. Eman izena galdetegi honetan!
 
 
 
