Euskararen erabilera ikasleen artean

Azken asteetan, jolasordu eta bazkalorduetan ikasleek darabilten hizkuntza neurtu dugu. Emaitzek aldez aurretik genuen kezka areagotu dute guztiongan; izan ere, ikasleak gero eta helduagoak izan, orduan eta euskara gutxiago erabiltzen dute beren artean, eta adin guztietan nahi baino gutxiago darabilte euskara ahoan. Egoera honetaz ikasleak jabetu daitezen, beraiek izan dira kezka elkarri adierazi diotenak, ikasle zaharragoek mezua gazteagoen geletara eramanaz. Joera honetan eragiteko asmoz, arduraz heldu diote gela guztietan euskararen erabilera areagotzeko kanpainak diseinatzeari.