Guraso Ordezkarien Taldea

Ikasturte hasieran jarri genuen martxan geletako guraso ordezkariekin lanketa dinamika eta aurreko astean eman genion amaiera. Azken bilera aurrez-aurre egiteko aukera izan genuen eta, bertan, ikasturteko lanketaren balorazioa egin genuen. Lanketa honen emaitza Zurriola Ikastolako Guraso Ordezkarien Txostena izan da non, besteak beste, ordezkarien funtzioak eta komunikazio bideak azaltzen diren. Aurtengo bidea bukatutzat eman dugu, baina datorren ikasturtean jarraipena emango diogu abiatutako ibilbideari.