Haur Danborrada eta Jai Batzordea

Badirudi hain gureak ditugun festak berreskuratzeko aukera izango dugula aurtengo ikasturtean, eta prestaketa lanetan hasi ahal izateko, horien antolaketan parte hartzen duten batzordeak osatzeko jendea behar dugu. Haur Danborradako kideek zirkular hau prestatu dute, eta Jai Batzordeak ere lan-taldea birsortzeko beharra du. Zuen aletxoa jartzeko prest zaudetenok, bete inprimaki hau. Izan ere, guztiok eman behar dugu pixka bat, gutxi batzuek dena eman ez dezaten.