Pasar al contenido principal

Lekualdatzerako lankidetza

Hurrengo astean egingo dugu Ikastolako eraikinen arteko materialaren lekualdatzea, ekainaren 21 eta 22 arratsaldean. Jende ugarik eman duzue izena, baina izena eman ez duzuenoi ere dei egiten dizuegu txandaren bat aukeratu eta auzolanean egingo dugun lekualdatzean parte hartzera. Txanda bakoitzaren hasieran (asteartean 15:00 eta 17:30ean, eta asteazkenean 15:00etan) Hurran jarriko dugu elkartzeko hitzordua, eta bertan antolatuko ditugu zereginak.