Albisteak

Entrenatziale pertsonala izateko ikasi nahi duzu? Eta talde jarduerak (tonifikazio saioak, mantentze gimnasia, hirugarren adinerako jarduera fisikoa, zirkuitu-entrenamenduak, Fitball saioak, TRX saioak, GAP saioak ) gidatzen ikasi nahi duzu?

Urriaren 10ean, batxilergoko lehen mailako Biologia-Geologiako ikasle eta irakasleok Zumaiako flyschean eta Algorriko interpretazio-zentroan izan ginen, Euskal Herriko historia geologikoa lantzen. Lehenik, paisaia, litologia (harriak) eta geodinamika landu genituen laborategian; ondoren, inguruko interes-puntu batzuk bisitatu genituen, eta bertako harri, aztarna, erliebe eta abarrak ikusi.

Igandean Orion ospaturiko Kilometroen jaian Zurriolako DBH3ko ikasle batzuk erronkan parte hartu zuten. Ander Goñi kapitainak lehenengo proba bikain egin ondoren, taldeak lasto fardo eta eskaladako probak aukeratu zituzten.
Lehenengo proban buruz-behera jarri eta eragiketa matematikoak egin ondoren lasto fardoen bitartez lasterketa bat egin behar izan zuten bandera hartu arte. Txukun aritu arren ezin izan zuten garaipena lortu!

Jim Haynes, Britaniar Erresumako kontrakulturako pertsonaia ospetsua, Donostiako zinemaldira etorri zen eta tartetxo bat egin zuen bere agendan gure ikasleekin solasaldi interesgarria bezain aberasgarria izateko.

Kaixo Zurrimendizaleok!!!!
Urriko irteera Finalistaren eguna dela-eta, Gipuzkoako hainbat eskolekin batera Zumaian egingo dugu.
Zalantzak argitzeko, egun honi buruzko informazio guztia bidaltzen dizuegu.

2014-15 IKASTURTEKO MENDI IRTEERAK
Donostia Bizikletaz - IRAILAren 20an
Finalistaren eguna - Zumaia - URRIAren 19an
Guratz-Huiziko gainetik - AZAROAren 16an (dominak)
Alleko-Lizarrustitik - ABENDUAren 14an

Orriak