Albisteak

Zurriola Ikastolan berrantolaketa prozesuan murgilduta gaude. Hainbat lan burutu behar dira bide horretan.
Lehen urratsak egin ditugu jada, beti bezala langile eta gurasoak elkarlanean. Horren adibide ekainaren 21ean egin genuen altzari garraioa.
Mila esker bertan parte hartu zenuten guztioi! Guztiok, guztiona, guztiontzat!

Aurten Ane Minguez eta Olaiak eskulan asko egin dituzte. Beraien irudimena eta gelan landutako gaiak kontutan harturik sortu dituzte. Lanean oso gustura azaldu dira eta biziki disfrutatu dute elkarrekin.
Zorionak Ane, artista bat zara!

Ainhitze Egaña arte batxilergoko ikasleak DKV aseguru etxeak antolatzen duen Fresh Art lehiaketan eskultara ataleko 3 lan onenen artean sailkatu da.
Honela, uztailan Valentziako arte eskolan ikastaro bat jasoko du sari gisa. Bertan, osatuko duen lanarekin, finalean lehiatuko da gainontzeko irabazleekin.
Zorionak eta asko gozatu!

Gazteen Antzerki Topaketako 26. edizioa, 2014ko maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 19an amaitu da.
Aurten 18 antzezlanek parte hartu dute, bi kategoriatan banatuta: Junior eta Senior.

Ekainaren 11tik 13ra LH 5. mailako ikasle eta irakasleak, Baratze Baserri Eskolara, Bizkaira, joan ginen. Kontuan izanik gure ikasleak hiritarrak direla eta baserri honek eskaintzen dituen txokoak BARATZA TAILERRA, ESKULANGINTZA, LORAGINTZA, ERLEGINTZA eta ANIMALIAK, esperientzia bikaina izan zen. Aurtengo berrikuntza, azken txokoan, zaldien tailerrean, ingelera hutsean egin diete, ikasle gehienek primeran ulertuz.
Primerako egunak izan ziren!

Zurriola Antzerki Eskolan txanodun jertse dotore batzuk prestatu ditugu, 14/15 ikasturtetik aurrera saltzeko asmoz.
Ikastolako gurasoek txanodun jertse horiek nolakoak diren ikusi ahal izateko, tamaina eta kolore ezberdinetako ale batzuk eskuragarri edukiko dituzue honako data eta ekitaldietan:
Ekainaren 19an – [17:30-19:00] – Hurrako aretoan – [antzerki eskolako festa]
Ekainaren 20an – [17:30-20:30] – Hurrako atarian - [ikasturte bukaerako festa]

Orriak