Albisteak

Futbolari profesionalak, euskararen alde bai, baina euskaraz bada hobeto.

Musika eskolako ikasturte amaierako emanaldien egutegia duzue jarraian.
Lana nola burutuzen den azaltzen den bi bideo ere badituzue.
- Musika eta dantzaren mundu miresgarria ezagutzeko aukera
- Antolaturiko Igo Dantza Topaketa

Azken jardunaldietan burututako Gipuzkoako atletismoko txapelketetan Andrea Martinez eta Libe Mendiburu protagonistak izan dira zenbait marka lortu ostean. Taldekako frogetan Gipuzkoako txapeldun izan dira eta bakarko saioetan primerako emaitzak lortu dituzte.

Zorionak biei!

Zurriola Antzerki Eskolak 2014ko Olatu Talkan parte hartu zuen.
Gure ikasleek primeran pasa zuten eta – beraiekin batera – hurbildu ziren ikusleak ere!

DBH2-ko ikasleak belako ikastaro bat egin dute "Real Club Nautico San Sebastian" klubean. Gorputz-hezkuntzako 4 saiotan patinetan joan dira portura eta "gamba" belauntzitan Donostiako badian zehar nabigatu dute. Asko ikasi eta oso ondo pasa dute. Abentura paregabea!

"Ur ingurune naturaletan istripua izan dutenak erreskatatzean igeri egiteko teknikak eta kondizio fisikoa" ikastaroa, "Ur-ingurune naturaletan istripua izan dutenak erreskatatzea" izeneko moduluaren barnean dago, eta hau aldi berean, "Ur ingurune naturaletako sorospena" ziurtagiri profesionalaren barnean. Ziurtagiri profesional honek 420 ordutako iraupena du, eta ur irekietako sorosle izateko dagoen formakuntzarik zabalena, eta ofiziala da.

Orriak