Albisteak

Atzo burutu zen Ikastolako Urteko Batzarra. Beste gauzen artean aurreko ikasturteko emaitzak eta ikasturte honetako aurrekontua aurkeztu ziren, eta erroka nagusien berri eman zen.

Azken hiru egunetan bertsotarako plaza bihurtu dugu gure frontoia, segurtasun-neurri guztiak errespetatuz noski.

Ospakizun-eguna izan da gaur Ikastolako eraikin guztietan. Olentzeroren bixita jaso dugu, gaztainak jan ditugu, Gabon Kantekin kantuan eta dantzan aritu gara, elkarri opariak egin dizkiogu, gabon-txaratelak prestatu ditugu eta txistorra jateko aukera ere izan dugu.

Etxekoentzako gabon-txartelak egin ditugu LH 3tik 6rako ikasleek azken egunotan. Marrazki eta kopla ederrez apaindu ditugu txartelak, izugarrizko lan politak sortu ditugu.

Urtero-urtero, Zurriola Musika Eskolako lagunek Gabonetako emanaldiak eskaini ohi ditugu garai honetan, baina aurtengo egoera dela eta, ezingo ditugu emanaldi horiek betiko moduan egin.

2021eko urtarrilean Iztueta kaleko pasabidea eraisteko egingo diren lanek gure garraio-zerbitzuan eragina izango dute.

Orriak