Arloarteko proiektua BATX1en

Batxi 1eko anatomia eta biologiako taldeko ikasleek proiektu interesgarri bat egin dute bigarren ebaluazioan ikasitako guztia aplikatuz. Lan hau talde-lan bat izan da eta honen helburua irakasleak emandako egoera erreal bati aurre egitea zen; adibidez: asma eta kolesterola zuen korrikalari gaztea; hileroko irregularra zuen emakumea; diabetesa zuen gaztea…

4 ordu dibertigarrietan beraien jakintza guztia beste ikaskideei erakutsi diete ilusio eta gogo handiz. Beraiek zuten baldintza bakarra power point formatoa erabili gabe aurkeztea zen. Horregatik, beste hainbat motatako aurkezpenak ikusi dira, hala nola, antzerkiak, bideoak, kartulinak… 

Irakasleek ikasleei proiektua ea gustatu zaien galdetu die, eta iritzi ezberdinak ikus dituzte. Ikasle baten hitzetan “nahiz eta 4 ordu horiek luzeak izan oso proiektu interesgarriak aurkeztu dira eta asko ikasi dudala esango nuke”, beste batek hauxe aipatu du “irrikitan nago berriz ere horrelako proiekturen bat egitea, oso dibertigarriak izan dira gehienak”. 

Badago etorkizuna medikuntza arloan ikastola honetan!