Euskaraldiaren hasiera

Gaur abiatu da EUSKARALDIA, eta Zurriola Ikastolako komunitatea osatzen dugunok ere jantzi ditugu gure txapak! 16 urtetik beherako ikasleek ezin dutenez modu ofizialean parte hartu, beren txapa eta lepoko propioak egiten aritu dira aste honetan. Has gaitezen guztiok, beraz, EUSKARAZ GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA GEHIAGOTAN EGITEN!