Azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeriari aurre eginez

Asteazkena egun garrantzitsua izan zen, nazioarte mailan emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguna, hain zuzen ere. Gizartean kezka iturri den gai honi aurrez aurre begiratu nahi izan genion eta keinu batekin aldarrikatu Zurriola Ikastolan ere emakumeen kontrako edozein erasoren aurka gaudela.