Euskararen Eguna Ikastolan eta auzoan

Urtero-urtero, Groseko eragile ezberdinek egitarau bat antolatu ohi dugu guztion artean Euskararen Eguna ospatzeko. Aurten bizi dugun osasun-egoerak urteroko ohitura hori moldatzera behartu gaitu, baina modu mugatuan bada ere, eragileok elkartu eta bideo bat prestatu dugu guztiok Euskararekin bat egiten dugula aldarrikatzeko. Horrez gain, abenduaren 3 arratsaldean Kotxe Karabana ibiliko da auzoan zehar, giroa alaitzen (18:00etan abiatuko da Karkizano kaletik).
Ikastolan ere ezingo dugu Euskararen Eguna ohiko moduan ospatu, baina egitarau polita moldatu dugu egun horretarako!