Euskararen Eguna Ikastolan eta auzoan

Atzo ezin izan ginen, urteroko moduan, guztiok batera egon, baina elkarrekin ospatu genuen Euskaren Eguna! Horretarako, bideo polit hau osatu genuen guztion artean! Horrez gain, gelaz gela ere hainbat eta hainbat ekintza egin genituen maila guztietan gure hizkuntza aldarrikatzeko. Egun bikaina igaro genuen, eta indarrez bete ginen urteko gainerako egun guztietan ere GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA GEHIAGOTAN egiteko. Hemen dituzue ikusgai atzoko hainbat argazki.