Teknologia berriei buruzko txostena

Aurtengo ikasturtean ere teknologia berrien inguruko prestakuntza-saioak izango ditugu ikasle eta gurasoekin. “Orain Prebentzioa” elkartearen eskutik jasoko ditugu saio hauek, eta LH 6ko ikasle eta gurasoei eta DBH 2ko ikasleei zuzenduta egongo dira. Urtarrilean hitzaldi horietan parte hartzeko interesa duzuenoi izena emateko eskatuko dizuegu, segurtasun-neurriak bete ahal izateko. Hala ere, adin guztietarako egokia den txosten interesgarri bat helarazi digute, eta Gabonetako oporrak egokiak iruditu zaizkigu gaiaren inguruko informazioa irakurri eta zuen seme-alabekin landu dezazuen. Txostena.