Musika Eskolako gabonetako emanaldiak

Urtero-urtero, Zurriola Musika Eskolako lagunek Gabonetako emanaldiak eskaini ohi ditugu garai honetan, baina aurtengo egoera dela eta, ezingo ditugu emanaldi horiek betiko moduan egin. Hala ere, hainbat sorpresa prestatu ditugu emanaldiaren ordez, eta Musika eta Dantza Eskolaren webgunean izango dituzue ikusgai.