Gabon festa

Ospakizun-eguna izan da gaur Ikastolako eraikin guztietan. Olentzeroren bixita jaso dugu, gaztainak jan ditugu, Gabon Kantekin kantuan eta dantzan aritu gara, elkarri opariak egin dizkiogu, gabon-txaratelak prestatu ditugu eta txistorra jateko aukera ere izan dugu. Desberdinak izango dira aurtengo Eguberriak, baina guk apal bada ere ospatzea erabaki dugu. GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON IKASTOLAKO PARTAIDE GUZTIOI!!!!

Eguneko irudiak dituzue bertan.