Ategorrietako irudiak

Atzo batzarrera gerturatu zinetenok aukera izan zenuten Ategorrietako eraikinaren inguruko azken berriak ezagutu, eta egiturak hartuko duen itxura ikusteko. Hemen dituzue Ikastolako gurasoak diren Jon Muniategiandikoetxea eta Ion Balerdi arkitektoek diseinatutako eraikinaren irudi batzuk. Proiektu osoari buruzko informazio zehatza Aste Santutik bueltan antolatuko den bilera informatibo batean emango zaizue.