Segurtasun-neurrien gogorarazpena
COVID 19aren aurkako segurtasun-neurri nagusiak gogora ekarri nahi dizkizuegu.
- Ikasleek tenperatura hartuta etorri behar dute etxetik.
- Bakoitzak bere Zainkit-a ekarri behar du egunero (bi musuko, gel hidroalkoholikoa eta ur botilla).
- Sarrera-irteeren antolaketa errespetatzen jarraitu behar dugu.
- Etxean sintomak agertuz gero ez bertaratzeko deia egiten dizuegu, eta tutorearekin harremanetan jartzeko osasun-egoeraren berri emateko.
- Aurten ezin dugu ikastolan beharrezkoa dena baino denbora gehiago igaro, pilaketak saiheste aldera.