San Sebastian eguna

Urtarrilaren 19an, asteartea, SAN SEBASTIAN EGUNA ospatuko dugu ikastolan, baina aurtengoa ospakizun desberdina izango da osasun-egoera dela eta. Ikastola barruan egingo dugu ospakizuna, eta segurtasun-neurri guztiak errespetatuko ditugu. Gainera, aurten familiak ezingo zarete danborrada ikustera etorri, baina Atariaren bitartez emango dizuegu ospakizunaren berri. Zirkularra.