Basoeskola Proiektua

HH5eko taldeek Basoeskola proiektuarekin jarraitzen dugu. Astero-astero, gure ikastola inguruko natur-eremu batera joaten gara bertako txokoak arakatu eta ezagutzera. Proiektuari esker konturatu gara Donostian, Villa Soroatik oso gertu, naturgune oso aberatsak ditugula: Ametzagaina, Gladys-enea, hondartza, Uliako mintegiak, Toki-alai eta noski, Ulia bera! Joaten garen bakoitzean oso desberdin aurkitzen ditugu, eta gauza berri asko ikasten dugu bertan jolasean! Familian ere bertara joatera gonbidatzen zaituztegu, eta gogoratu: ez dago eguraldi txarrik, jantzi desegokiak baizik!