PROIEKTUAK - BATXILERGOA

BATXILERGO ELEANITZA

Eleanitz 1991n Ikastolen Elkarteak sortu zuen proiektu bat da, ikasleak Europa eleanitz eta kulturaniztun bateko etorkizuneko herritar gisa hezi eta prestatzeko. Praktikan, euskara eta gaztelaniaz gain ingelesa eta frantsesa barne hartzen ditu esparru metodologiko eta curriculum komun batean. Hizkuntza-proiektu integratu hau 4 - 16 urte dituzten ikasleei bideratua dago, eta hizkuntza horiek irakasteko eta ikasteko curriculumak, materialak eta prestakuntza barne hartzen ditu. Zurriola Ikastolan, apustua egin dugu Batxilergoko ikasketetan ere proiektu eleanitzarekin jarraitu ahal izateko. Maila hauetan, Ingelesa arloaz gain, ikasleek FIlosofia eta Historia ikasgaiak ingelesez lantzeko aukera izango dute, eta Frantsesa aukeragai izango dute. Lehenengo mailan, astean hamar orduz arituko ahal izango dira ikasleak ingelesez eskaintzen diren ikasgaiak lantzen, hala nola, Ingelesa, Historia eta Filosofia. Bigarren mailan jarraipena emango zaio ingeleseko ikasgaiari.

C1

Batxilergoko lehen mailan euskarazko C1 titulua lortu ahal izateko lanketa ohiko eskola jardunean egingo da, Euskara eta Literatura arloan. Leizaur euskaltegiarekin elkarlanean HABEko C1 azterketarako prestakuntza egiten da.

DIZIPILINARTEKO PROIEKTUAK

Batxilergoan ere, lan kooperatiboan eta arloarteko proiektuen bidezko irakaskuntza sustatu nahi dugu diziplinarteko proiektuen bidez. Proiektu hauetan ikasgai ezberdinetako ezagutzak uztartzen dira, eta diziplinarteko nahiz inplikatutako ikasgaietako konpetentziak lantzen dira. Batxilergo lehen mailan burutzen dira proiektu hauek, Biologia eta Anatomia ikasgaietan adibidez.