ETAPAREN EZAUGARRIAK

Lehen hezkuntzan gure ikasleek Haur Hezkuntzatik DBHrainoko bidea egiten dute. 6-12 urte arteko etapa bi ziklotan banatzen da:

          * LH1, LH2 eta LH3 (6-9 urte)

          * LH4, LH5 eta LH6 (9-12 urte)

Etapa honetako haurraren garapen kognitiboa eta emozionala egoki eman dadin, ezinbestekoa dugu adin honetako (6-12) haurraren ezaugarriak kontuan hartzea, lortu nahi diren helburuak garbi izatea, helduaren paperak zein izan behar duen definitzea eta hori guztia bilduko duen metodologia zehaztea.

Adin honetako haurraren ezaugarri nagusiak hauek dira:

          * Pentsamendu logikoa garatzen du pentsamendu abstraktura pasa aurretik.

          * Deszentralizazio afektiboa ematen da eta norberaren identitatea indartzen da, baita taldeak garrantzia hartu ere.

          * Harreman-indartze eta sozializazioa garatzen da.

          * Autonomia garatzen jarraitzen du.

          * Garapen morala ematen da eta norberaren jokabide kodea garatzen da.

          * Ikasketa prozesua testuinguru esanguratsuetan ematen da, pentsamendu erreflexiboa landuz, eta ikasketa teknikak garatuz.

Ikasleak etapa honetan lortu beharreko helburuak “ikaslearen irteera profilarekin” erabat lotuta daude. Garrantzia berezia hartzen dute ikasle euskaldunak, autonomoak, arduratsuak, ekintzaileak, kooperatiboak, komunikatzaile eraginkorrak, eta bereziki, norberarekiko eta besteekiko errespetuzko jarrerak dituen ikasleak bilakatzea bideratzen dituzten helburuek.

Hori guztia lortzeko, helduaren papera izango da haurraren bidelagun izatea adinaren araberako beharrak kontuan hartuta eta bere egoera pertsonalari arreta jarriz. Ikaslearen auto-irudia eta auto-estimua indartzeko, irakasleak konfiantza eta segurtasuna emango dio, beti ere, arauak eta mugen testuinguruan eta, komunikazio eraginkorra erabiliz, norberaren ekintzen ondorioen ardura sustatuz. Aldi berean, emozioen eta frustrazioaren kudeaketa landuko du, eta ebaluazio hezigarria oinarri izanik, ikaslea bere ikasketa-prozesuaren jabe bihurtuko du.