METODOLOGIA

Etapa honetan, Haur Hezkuntzan hasitako aldaketa-metodologikoari jarraipena ematen diogu hezkuntzaren ikuspegi berritzaile batean oinarrituz. Batez ere lehen mailatan, manipulazioa eta esperimentazioan oinarrituko gara, eta haurraren hurbileko errealitatetik abiatuz abstrakziora iristeko bidea jorratuko dugu. Ikaslearen autonomia garatzeko beraien neurrietara egokitutako erronkak aurkeztuko dizkiegu eta benetako ikasketa eman dadin testuinguruak sortuko ditugu. Edukiak arlotan antolatuta egongo dira eta arloko konpetentziak garatzeko baliagarriak izango dira, baina zentzu orokor eta integratzaile bat izango dute konpetentzia metadiziplinarren garapena bermatuz, hala nola, lanerako aztura egokiak barneratzen joan, bizikidetzarako egokiak diren jarrerak sustatu, IKTen erabileran trebatu…

Ikasketa prozesua modu eraginkorrenean bideratzeko etengabeko azterketa eta berrikuspen batean murgilduta gaude etapa honetan, eta hautu metodologikoa ondorengo elementuak kontuan hartuz egingo da:

          * Egunaren antolaketan ikasketa-inguru desberdinak eskaintzea (zuzenduak eta autonomoak, taldeka edo bakarka, era kooperatiboan, esperimentazioan eta manipulazioan oinarrituz, proiektuak eta tailerrak uztartuz).

          * Garatu beharreko konpetentzia guztien lanketa bideratzea.

          * Ebaluatze sistema hezigarria bilatzea.

          * Eskaintzen dugun material didaktikoa lortu nahi den helburuekiko egokia izatea.

          * Elkarrizketa eta debate erreflexiboak bultzatzea, eta hau guztia erreferentziako.

          * Taldearen garrantzia mantenzea eta talde nahasketen onurak probestea.

Marko metodologiko orokor honen barruan, etapa honen ibilbidean ikasleek izaten duen garapena kontuan hartuta, ziklo bakoitzak bere egokitzapen metodologikoak egingo ditu. Gaur egun, hauek dira gure jardunaren gako metodologiko eta pedagogiko aipagarrienak:

LH1-2-3

          1. Material didaktiko propioa sortu dugu.

          2. Matematika manipulatiboa guztiz txertatua dago, eta konpetentzia matematikoaren garapenean oinarrizko jardunbide bat da.

          3.  Zirkulazio autonomoaren bitartez ikasleak hainbat ezagutza barneratzeko eginkizun desberdinak burutzeaz gain, bere autonomia, konstantzia eta ardura areagotzea dugu helburu. Bide batez, bere erritmoa eta momentuko interesak kontuan hartzen dira.

          4. Erronken bidezko ikaskuntza ezartzeko dinamikak ezarriak daude, bereziki matematika, ingurunea eta euskaran. Modu honetan ikasleari zenbait erronka proposatuko zaizkio, eta hauek aurrera eramateko ikaslea bera antolatu eta arduratuko da.

          5. Ikaskuntza kooperatiboaren metodologia proiektuaren onurak probesten dira ziklo honetan.

          6. Eleanitz Proiektua.

LH4-5-6

          1. Eki proiektua: EHko ikastolen hezkuntza proiektu propioa da. Matematika, ingurunearen ezagutza, euskara, gaztelania eta ingelesa arloak hartzen ditu bere baitan, eta konpetentzien lanketan oinarritzen da.

          2. Ikaskuntza kooperatiboaren metodologia proiektuaren onurak probesten dira ziklo honetan.

          3. Eleanitz Proiektua.