Herbehereetako ikasleekin bideo-deia

Aste honetan, DBH4ko ikasleok Herbehereetako ikasle talde batekin hitz egiteko aukera izan dugu, bideo-dei bitartez. Social Sciences gaian Difficult History izeneko proiektu batekin ari gara, eta horretarako lehenengo pausoak ematen gabiltza. Elkar laguntzeko asmoz, Landgraaf-eko Charlemagne College Eijkhagen-eko ikasleekin harremanetan jarri gara. Ikasitakoak eta Ingelesa martxan jartzeko aukera ederra izan da!