Tanta, Ikastolen elkartasun-iturri

Ikastolok badakigu, ongi jakin ere, elkartasuna zer den. Sortu ginenetik jaso izan dugu, eta horri esker atera dugu aurrera ikastolen proiektua. Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da TANTA, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikaritzen dena, eta Ikastolako familiei ekimen honetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, inprimaki hau betez. 5€ko elkartasun txartelen truke erosleek 60.000 EUROko zozketa batean hartuko dute parte. (Info+)