Udako aisialdia

Ate-joka dugu uda, eta Ikastolatik ikasleentzako aisialdi-proposamenak helarazi nahi dizkizuegu. Batetik, Ikastolen Elkarteko Zirimola aisialdi-taldearen eskaintza zabala duzue eskura. Udaberriko Egonaldiak antolatu genituen elkarte horren eskutik, eta bai esperientzia baita balorazioa ere benetan positiboak izan dira. Hori horrela izanik ere, aurten, egoerak behartuta, ez dugu Zirimolaren udako udaleku irekietan parte hartuko. Bestalde, Bera Berak Manteo kiroldegian duen eskaintza ere baduzue ikusgai.