AGIFESekoen bisita Batxilergoan

Joan den ostegunean Batxilergo 2ko ikasleek Agifes, Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteko ordezkari baten bisita izan genuen. Ekimen hau Psikologia irakasgaiaren jarduera osagarrien barruan sartzen da, eta, zehazki, nahasmendu psikologikoei eta osasun mentalari buruzko programaren azken gaiarekin lotuta dago. Agifeseko ordezkariak elkartea eta egiten duten lana aurkeztu zizkigun eta buruko gaixotasunak dituzten pertsonen errealitatea hurbildu zigun ikasleoi. Elkarrizketa interesgarria izateko aukera izan genuen. Eskerrik asko Agifeseko Nekaneri!