Iñaki Zubeldia idazlearen bisita

Atzo, Iñaki Zubeldia idazlea izan genuen Ikastolan. Euskaldun bat Marten liburuaren trilogia irakurri eta landu dugu aurten LH 4ko ikasleok, eta atzo idazle ikaztegietarrari gure galdera eta kezkak luzatzeko aukera izan genuen. Solasaldian liburuez hitz egitearekin batera luzte eta zabal aritu ginen Estatu Batuetako 51 eremuaz, Roswel kasuaz edota Marten bizi izan dela dioen Boriska haur errusiarraz.