HHko aurrematrikulazio kanpaina martxan da!

Aurtengo aurrematrikulazioari begira, ATE IREKIen jardunaldia izango dugu azaroaren 27an, Soroan. Haur Hezkuntzako proposamen pedagogikoa eta eskaintza orokorra zabaltzeko asmoz iaz sortutako bideoa zuen inguruan zabaltzeko eskatu nahi dizuegu! Izan ere, HH2ko eta HH3ko gelak osatzeko haurren familiak gurera gerturatzea lortzeko ahoz-ahokoa bezain modu eraginkorrik ez dago. Gu ezagutzeko interesa duenari esan gurekin harremanetan jartzeko beldurrik gabe!