Taldeko guraso bilerak - Ikasturte hasiera 2021-22

Ikasturte honetan, ahal den heinean, normaltasunez egingo ditugu taldeko guraso bilerak. Presentzialki Ikasgeletan bilduko garenez, segurtasun-neurriak betetze aldera, ikasleko guraso bana soilik bertaratzera gonbidatzen zaituztegu. Bilera guztiak zuen seme-alaben ikasgelatan egingo dira eta ez da eskainiko bilera telematikoki jarraitzeko aukera.

Bilera-data gerturatu ahala, informazio esanguratsuena jasotzen duten txostenak igoko ditugu bertara. Aldez aurretik horiek irakurtzea garrantzitsua da, bileran bertan idatziz agertzen denaren inguruko zalantzak argituko baitira, batik bat.

Ikastolako Hizkuntza Proiektuak jasotzen duenari jarraiki, txostenetan jasota dagoen informazioaren azalpen orokorrak euskaraz emango dira soilik. Beti ere gazteleraz galdera-erantzunak egiteko aukera izango da.

MAILA DATA ORDUA TXOSTENA
HH2 Urriak 25, astelehena 17:00
HH4 Irailak 21, asteartea 17:15
HH5 Irailak 20, astelehena 17:00
LH1 Irailak 27, astelehena 16:45
LH2 Irailak 28, asteartea 16:45
LH3 Irailak 29, asteazkena 16:45
LH4 Irailak 30, osteguna 16:45
LH5 Urriak 4, astelehena 16:45
LH6 Irailak 22, asteazkena 16:45
DBH1 Irailak 20, astelehena 17:30
DBH2 Irailak 21, asteartea 17:30
DBH3 Irailak 27, astelehena 17:30
DBH4 Urriak 5, asteartea 17:30
BATXI1 Irailak 28, asteartea 17:30
BATXI2 Irailak 23, osteguna 17:30