Skip to main content

Albisteak

HH3
Paul Arrillaga sukaldaria HH3ko Txanogorritxo eta Pinotxo taldekoekin otordu goxo-goxoa prestatzen aritu zen: pizza, magdalenak eta gailetak. Mmmmmmmm!!
LH3
LH3ko ikasleek igeriketa ikastaroari amaiera eman diogu gaur. Oso ondo pasa eta batez ere asko ikasi dugu. Mila esker GKAIko ikasle jatorrei. Monitore gisa lan bikaina egin duzue!!
BATX
Uda garaian euskarazko C1 maila prestatzeko ikastaroak eskaintzan dituzte euskaltegiek, eta 16-18 urte bitarteko hiritarrek 20€-ren truke parte har dezakete ikastaro horietan, Donostiako Udalaren bidez.
LH6
Asteazkenean adimen desgaitasunaren inguruko hitzaldia jaso genuen LH 6ko lagunok Atzegi elkartearen eskutik. Naroak NI=ZU programa aurkeztu zigun, adimen desgaitasuna duten pertsonak lan munduan sartzen laguntzen dituen programa. Oso interesgarria izan zen!
DBH3
DBH 3ko Adierazpen Grafikoko ikasleok UNRWA elkartearen bisita jaso dugu aste honetan, eta Palestinako egoeraren berri eman digute. Talde dinamika baten bidez lurraldearen inguruko gogoeta egiten lagundu digute, eta Euskal Herrian bizi den palestinar baten testigantza ere jaso dugu.
DBH4
DBH 4ko ikasleok Kataluniara bidaia egin dugu aste honetan! Ikastolan elkarrekin egin dugun bide luze bati amaiera emateko modu ezin-hobea izan da, eta Cala Canyelles eta inguruak ezagutzeko aukera izan dugu gainera!
OROKORRA
Zirkular honetan duzue datorren ikasturtean ikasleei eta gurasoei eskainiko zaizkien eskolaz kanpoko jardueren informazioa. Izena emateko, zirkularraren azkeneko orrian dagoen inprimakia bete beharko duzue maiatzaren 29a baino lehen.
HH4
Zeinen ondo egon garen astelehen eta asteartean Kometa, Txiba eta Txotxongilo taldeetakoak gure baserriko lehen egonaldian. Pozik eta gustura joan eta itzuli gara. Datorren ikasturtean... BERRIRO!