Pasar al contenido principal

Objeto - Ejes - Principcios

1) IKASTOLAREN MISIOA/XEDEA

Pertsonen garapen integralean oinarritzen den proiektu kooperatibo bat gara, konpromisoz eta arduraz Donostialdeatik mundura ikasle euskaldun eta euskaltzaleak hezten dituena. Gure helburua da, gizarteko beste eragile batzuekin batera, komunitatea indartzea eta Euskal Herriko gizartearen etengabeko eraikuntzan eta hobekuntzan jardutea kalitatezko euskal hezkuntza eskainiz.

2) ARDATZAK

  1. EUSKARA ETA EUSKAL KULTURAREKIKO ATXIKIMENDUA
  2. EREDU PEDAGOGIKO BERRITZAILEA
  3. EREDU KOPERATIBO/PARTE-HARTZAILEA

  3) PRINTZIPIOAK

  • Hezkuntza-eskaintza unibertsala

2-20 urte bitarteko biztanle orori hezkuntza eskubidea bermatuko diogu, bazterketarik gabe, arrazoi ekonomiko, politiko edo sozialengatik, nahiz jatorriari edo sexuari lotutako edozein ezaugarrirengatik.

  • Publiko-herritar eredutik sortua

Herritik sortua eta herriarentzat, irabazi asmorik gabeko proiektua gara. Euskal gizartearen izaera parte-hartzaile eta kolektiboan oinarritzen gara publikotasun eredu berria eraikitzen laguntzeko. Publiko-herritar ereduaren bitartez, hezkuntzaren arloan ongizate-estatuaren oinarrizko helburuak garatzen ditugu.

  • Euskara eta euskal kultura ardatz, Euskal Herria bere osotasunean aintzat hartuta

Hezkuntza-formala eta ez-formalaren artean murgiltze eredua gauzatuko dugu, ikasle guztiei euskaraz osotasunean bizi ahal izateko maila lortzeko testuingurua bermatuz, duten abiapuntua dutela ere. Euskara eta euskal kulturaren erabilera eta ezagutzarekin konprometituak gaude, proiketu eleanitz baten baitan. Nazio euskaldunaren ikuspegia sustatuko dugu 7 lurraldeak bateratzen gaituen alderdiak indartuz eta banatzen gaituztenak gainditzeko jarrera sustatuz.

  • Kooperatiba izaera gobernantza demokratikotik antolatuta

Elkartasuna, erantzukizuna, demokrazia eta parte-hartzearen bitartez, ikasle, guraso nahiz langileen artean garatutako proiektu propioa dugu, Ikastolen Elkartearen baitan. Gainera, gure proiektuarekin bat egiten duten erakunde, talde eta gizarte-eragileekin lan egiten dugu.

  • Kudeaketarako autonomia

Hezkuntza kalitatearekin konprometituak gaude eta ikastolako proiektua eraginkortasunez garatu ahal izateko, giza baliabideak zein materialak gardentasunez eta autonomiaz kudeatuko ditugu.

  • Euskal Curriculumetik eraikitako pedagogia dinamiko eta berritzailea

Bertatik bertara eraikitako curriculumean oinarrituko gara, konpetentzien garapenerako ikuspegi pedagogiko eta metodologiko aintzindarien bitartez eta hobekuntzara bideratutako ebaluazio sistema hezitzailearekin. Euskal Herriaren lurralde osoa kontuan hartuko dugu eta 7 lurraldeetako ikastolen arteko lankidetza sustatuko dugu.

  • Inklusioa

Euskal Herrira etortzen direnen jatorrizko izaera errespetatuta, euskal herritar izateko baliabideak eskainiko dizkiegu, eta, aldi berean, euren ekarpenak aberastasun gisa ulertuko ditugu..

  • Jasangarritasuna

Inguruarekiko arduratsuak izanik eta naturaren zaintza sustatzen duten jardueren bitartez, ikastola komunitatea osatzen dugun guztiengan jokabide jasangarri eta iraunkorrak bultzatuko ditugu.

  • Hezkidetza

Pertsonen arteko berdintasuna bermatzea eta sustatzea izango dugu helburu, Ikasleei tresnak eskainiko dizkiegu beren bizitza proiektua aukeratzeko askatasunetik eta aukera-aniztasunetik, genero-baldintzatzailerik gabe, besteak beste kultura, erlijio, gizarte-klase, egoera funtzional eta sexu orientazio bakoitzaren esparruetan.

  • Laikotasuna

Sinesmen askatasuna bermatzeko, erlijioak, fede gisa, curriculumetik kanpora utziko ditugu, ez bada jakintzaren begirada zientifiko hutsez ekiteko. Gure gizartean errotuta dauden hainbat ospakizunetan kutsu erlijiosoa minimizatzeko lanketa egingo dugu.

  • Ikaslearen Irteera Profila helburu

Ikasleak, euren ikas ibilbidea amaitutakoan, ezaugarri hauek izatera bideratuko ditugu:

          * EUSKALDUN EUSKALTZALEA

          * BIZIKIDETZAREN SUSTATZAILEA

         * JAKIN-MINA DUENA

         * KOOPERATIBOA

         * EKINTZAILEA

         * INGURUMENAREKIKO ERRESPETUAREKIN KONPROMETITUA

         * BALIABIDE TEKNOLOGIKO eta DIGITALEN ERABILTZAILE ERAGINKOR eta ARDURATSUA

         * KOMUNIKATZAILE ELEANITZA

         * OSASUN OREKA BILATZEN DUENA

         * AUTONOMOA

         * KRITIKOA

         * SORTZAILEA