LH6ko ikasleok Uliako mendian barrena sartu ginen, naturaz gozatuz eta egun eder bat partekatuz. Ederrak gure bazterrak!
Ataria
Últimas noticias
LH3
Egipto lantzen ari gara LH 3ko lagunok, eta Nilo ibaia urruti gelditzen zaigunez, gertuago dugun Urumea ibaia ezagutzera joan gara aste honetan! Nilo ibaia egiptoarrentzat zein garrantzitsua den ikusi dugu, eta aitzakia hori gure ibaia ezagutzeko probestu dugu.
LH3
Igeriketa-ikastaroa hasi berri dugu, eta LH 3ko Amalur gelako lagunok Intxaurrondoko igerilekura joaten ari gara ostiralero, GKAIko ikasleen eskutik igeriketa ikastaroa egitera. Hurrengo hilabeteetan beste bi gelen txanda izango da, eta ziur gu bezain gustura arituko direla!
LH1
LH1eko ikasleok burubelarri aritu gara lanean azken egunotan denboraren makinak eraikitzen. LH 5ekoen laguntza izan dugu gainera!! Makina hauei esker dinosauroen garaira bidaiatu ahal izango dugu datorren astean, prest gara abenturarako!