Skip to main content

Ataria

Azken albisteak

DBH1
Asteartean, “Deskonektatuak” mikroantzerkiaz gozatu genuen DBH 1eko geletan, Arimaz elkartearen eskutik. Teknologia berrien gaia modu ezberdin eta berezian landu genuen: zuzeneko mikroantzerki bat ikusi, eta ondoren aktoreekin solasaldia egin genuen. Beti da interesgarria halako hausnarketak egitea!
LH6
Aste honetan, LH6ko ikasleok Eko Oiz elkartearen bisita jaso dugu. Haien proiektua azaltzeaz gain, jasangarritasunaren gainean hitz egiten aritu gara, eta makina sinpleen bidez energia sortu daitekeela ikasi dugu. Primerakoa izan da!
GURASOAK
Hainbat guraso eta langile elkartu ginen asteartean “Familiak eta euskara” lanketaren inguruko solasaldia egiteko. Hainbat kezka eta helburu zerrendatu genituen Paula Casaresen hitzaldian oinarriturik, eta Hizkuntza Proiektuaren plan estrategikoan txertatuko ditugu. Hurrengo asteazkenean, apirilak 22, Kike Amonarrizen hitzaldia izango dugu. Hemen duzue hitzaldirako esteka, baina guztiok batera ikusteko deia egiten dizuegu, 18:30ean Ategorrietako 4. solairuan. Zatozte!!
OROKORRA
Hilabete falta da Ikastolaren Egunerako! Izan ere, aurten, maiatzaren 16an ospatuko dugu, larunbata, beraz gorde guztiok data zuen egutegietan!! Datozen asteotan emango dizuegu egitarauaren berri, eta bazkarirako txartelak erosteko aukera ere laster zabalduko dugu!