Skip to main content

Sarrera

“Zurriola ikastola irakaskuntza kooperatiba” ren organo gorena Batzar Orokorra da.

 

Bazkide guztiek osatzen dute; guraso erabiltzaile eta ez erabiltzaileek.

 

Batzar Orokorrak, besteen artean, onartzen ditu:

  • Artezkaritzaren kudeaketa
  • Urteko kontuen likidazioa
  • Urteko kudeaketa plana
  • Aurrekontua
  • Etorkizuneko plan eta proiektuak

Ohiko deialdian urtean behin biltzen da. Bitarte horretan bere funtzioak artezkaritza kontseiluaren baitan uzten ditu.

Artezkaritza Kontseilua, kooperatiboaren ordezkaritza, gobernu eta kudeaketa organo da.

 

Jardueraren ildo nagusiak erabakitzeko eskuduntza dauka.

 

Eguneroko funtzionamenduan gerenteak ordezkatzen du.

 

Bere funtzioak betetzeko beharrezko diren batzordeak osa ditzake. Egun, indarrean honako batzordeak daude:

  • Eraikuntza batzordea
  • Ekonomia batzordea

Kontaktua: artezkaritza@zurriolaikastola.eus