Skip to main content

Sarrera

Zurriola Ikastolan lehen urratsak Villa Soroako egoitzan egiten dituzte haurrek. Bertan, 2 urterekin hasi eta 5 urtera bitartean Haur Hezkuntzako etapa burutuko dute. Haurrak Ikastolarekiko eta bere garapenean bidelagun izango garen pertsonekiko konfiantza garatu dezan, eta etxean bezala sentitu dadin, garrantzia berezia ematen diogu 2 urteko haurren familiarizazio garaiari; Ikastolan dituen bizipenetan seguru sentitzea ezinbestekoa izango baita bere ikasketa prozesurako eta garapen osorako.