Zurriolako ikasleari bere garapen-integralaren jarraipena egiten diogu Ikastolan egiten duen ibilbidean zehar. Izan ere, adina edozein izanda ere, ikasketa-prozesuan aurrera egiteko ezinbestekoa da ikaslea emozionalki orekatua sentitzea.
-
Jarraipen psiko-afektiboa:
Tutore erreferenteek egiten duten jarraipenaz gain, Ikastolako Orientatzaileak edo Aholkulariak, familiekin elkarlanean, ikasleen jarraipena egiten dute eta, beharrezkoa denean, kanpo profesionalekin zein Udaletxeko eskuhartze-goiztiarreko programarekin elkarlana bideratzen da. -
Jarraipen akademikoa:
Gertutik egiten diogu ikaslearen garapen akademikori jarraipena eta esku-hartze efektiboa bideratzen dugu. Ikastola berean etapa guztiak burutzeko aukera izatean, batetik bestera igarotzean koherentzia bermatzen da, eta ikasleak transizioa normaltasunez bizitzen du.