Euskal Kulturaren transmisore eta sustatzailea da.
Hezkuntzaren bidez gizartea hobetu eta eraldatu nahi duen hezkuntza erakunde arduratsua da,
Heziketa integrala, inklusibo, integratzaile, hezkidetzan oinarritua eta akonfesionala xedetzat duen hezkuntza proiektu kooperatiboa da.
Adimenak askotarikoak izan daitezkeela sinesten duen curriculuma duen Ikastola da, ikaslearen alderdi afektibo, psikomotore eta kognitiboa era orokor, arduratsu eta begirunezko batean biltzen dituena.
Hobekuntza pedagogiko iraunkorrean sinesten duen hezkuntza erakundea da, bere jarduna, bilakaera, metodologia eta ikuspegia etengabeko eraldatze eta hausnarketari bide ematen diena.