Eta gure helburua da inguruan kalitatezko euskal hezkuntza eskaintzea, irakaskuntzarako proiektu berritzaileak oinarri hartuta. Ikastolaren hezkuntzaproiektuak hiru ardatz ditu oinarri: norbanakoaren autonomia, parte-hartze aktiboa eta euskalduntasuna. Hau da, pertsonengan oinarritzen den proiektu kooperatibo bat gara, konpromisoz eta arduraz bere buruaren jabe dena eta Donostialdeatik mundura ikasle euskaldun eta euskaltzaleak hezten dituena.
Gure helburua da inguruan kalitatezko euskal hezkuntza eskaintzea, irakaskuntzarako proiektu berritzaileak oinarri hartuta
Zurriola Ikastolak, gizarteko beste eragile batzuekin batera, Euskal Herriko gizartearen etengabeko eraikuntzan eta hobekuntzan parte hartzen jarraitu nahi du, eta, horretarako, lehenik eta behin, bere inguru hurbila osatzen duten eragileekin harreman gero eta estuagoak izaten ahaleginduko da. Gainera, Berdintasun Planean jasota dagoen modura, gizon eta emakumeen arteko desorekaren aurka lan egiteko konpromiso sendoa du.