- ZATOZ GU EZAGUTZERA!
- Gure ikastola
- Hezkuntza etapak
- Zerbitzuak
- Familiak
Proiektuak
Eleanitz
Euskal Herritik mundura zabaltzeko aukera izan dezaten, gure ikasleek gaztelania menderatzeaz gain, komunikazioa oinarri duen ingeleseko saioak dituzte HHtik; Bigarren Hezkuntzan frantsesaren oinarriak ere jasotzen dituzte. Ibilbidearen amaieran euskaraz C1, ingelesez B2 eta frantsesez B1 maila lortzea da helburu.
Elkarbizitza
Haurrek emozioen kudeaketa egokia egiten ikas dezaten KUKU programa dugu HHn. Errespetuzko harremanak garatu eta jazarpena prebenitzeko KiVa programa LH eta DBHn. Emakumeak eta gizonezkoak berdintasunean hezteko HEZKIDETZA programa (Emakume eta gizonen berdintasunerako plana eta Euskararen erabilera ez sexista).
Euskaraz bizi
Ikasle euskaldun eta euskalzaleak bilakatzeko etengabeko lanketa egiten dugu irakasle, ikasle eta familiek elkarrekin, bai Ikastola barruan, baita auzoan ere.
Naturarekin harremana
Ingurumenarekiko ardura eta konpromisoa garatzeko helburuarekin, eguneroko lanketaz gain proiektu anitzak garatzen dituzte ikasleek. AGENDA 30, BASOESKOLA eta BARATZA proiektuekin ikasleak zuzenean daude hartu-emanean inguruko naturguneekin, naturarekin harremantzeko modu jasangarriagoak garatuz.