Ikastolaren helburuak hiru eremutan bil ditzakegu:
- Zer nahi dugu Zurriolako Ikaslearentzat?
- Zer nahi dugu Zurriola Ikastolarentzat?
- Zer nahi dugu Zurriola partaide den gizartearentzat?
Zurriola Ikastolako kideon helburua honako IKASLEA heztea da:
- Euskaldun euskaltzalea
- Komunikatzaile eleaniztuna
- Bizikidetzaren sustatzailea
- Ingurumenarekiko errespetuarekin konprimetitua
- Osasun oreka bilatzen duena
- Jakin-mina duena
- Autonomoa
- Kooperatiboa
- Kritikoa
- Ekintzailea
- Sortzailea
- Baliabide teknologiko eta digitalen erabiltzaile eraginkor eta arduratsua
Ezaugarri bilduma honi Zurriolako Ikaslearen Irteera Profila (ZIIP) eman diogu izena. Bertan ezaugarritzen dira hainbat konpetentzia intelektual eta afektibo, Zurriolako ikaslearen pertsona-heziketarako baliabideak nabarmenduz. Profil hau lortzeko mesedetan jarriko ditu Ikastolak bere baliabide ekonomikoak, gizabaliabideak eta ildo pedagogiko eta metodologikoak.
Ikastolako kideok honako hau nahi dugu Zurriola Ikastolarentzat:
Zurriola Ikastolak hezkuntza-erakunde eraginkorra izan nahi du, proiektu sendoa eta eguneratua duena, hezkuntza-proiektua aurrera eraman ahal izateko. Horretarako, gure proiektuarekin bat egiten duten erakunde, talde eta gizarte-eragileekin lan egingo du.
Zurriolak Ikastolaren proiektuarekin eta kudeaketa kooperatiboaren ereduarekin identifikatzen den komunitate parte hartzaile, arduratsu eta inplikatua osatu nahi du (guraso, langile eta ikasleekin).
Zurriola Ikastolak honako hau nahi du partaidea den gizartearentzat:
Zurriolak euskara sustatzaile eta euskal kulturaren transmisorea izan nahi du eta lan horretan arituko da bere inguruko gizarte-eragileekin batera.
Euskal Herriko lurraldetasuna aintzat hartuta, Euskal Herriko gizartearen etengabeko eraikuntzan eta hobekuntzan parte hartzen jarraitu nahi du Zurriolak. Horretarako, lehenik eta behin bere inguruko komunitate eta auzoekin eta oro har, Donostialdeako hezkuntza, kultura eta gizarte eragileekin, harremanak landu eta erreferentzialtasuna bilatzen ahaleginduko da.
Amaitzeko, Zurriola Ikastolak eraldaketaren aldeko apustua egiten du. Zurriola osatzen dugun pertsonok auzoan, gure komunitatean, eragin nahi dugu, Donostialdea eta Euskal Herri hobe batetik mundu hobea eraikitzeko begirada eta jarrera arduratsu nahi dugu Ikastolako kideengan.