Skip to main content

Sarrera

Ikastola honen parte den Barandiaran Lizeoan etorkizuneko goi-mailako ikasketetan prestakuntza eskaintzen dizugu 1998. urtetik hona, Euskal Herriko Ikastolen proiektuaren barruan.

 

Goi Mailako Zikloarekin urte askotako esperientzia dugu, lan eskakizunak dituen eskaerei erantzuteko ikasleak formatzen, gustoko dutena egiten duten bitartean. Alderdi pedagogikoari dagokionez, arlo praktikoez gain, egunean dauden metodologia eta dinamikak erabiltzen ditugu, kontzeptu teorikoak modu esanguratsuan landuz, ikasleen autonomia sustatuz eta etorkizuneko lanera bideratuz.


Zikloaren iraupena: 2000 ordu, 2 urtetan banaturik


Titulazioa: GIZARTE ETA KIROL ANIMAZIOKO ETA IRAKASKUNTZAKO GOI-MAILAKO KIROL TEKNIKARIA

 

Goi mailako Kirol eta Irakaskuntzatzo teknikaria, taldeka, bakarka zein tresneriaz eginiko gorputz eta kirol jarduerak antolatzeko, sustatzeko eta koordinatzeko gai izango da.

 

Era berean, gaur egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko gorputz eta kirol jardueren inguruan enpresa txikiak sortzeko eta hauek kudeatzeko gaitasuna izango du.

 

Praktikak kirol enpresa ezberdinetan egingo dira, eta azkenik, lan poltsa batean sartzeko aukera ematen dugu.

 

GKAI

ins@gkai_zurriola

Face  /gkesbarandiaran.zurriolaikastola

Wha685721058

gkai.zurriolaikastola.eus