Menu goxo eta orekatua ikastolako sukaldeetan prestatzen dute gure sukaldariek, eta ikastolako gurasoez osatutako langileriak zerbitzatzen du. Jangela ere ikastolaren proiektuaren barne dago, hau da, ikasle ororen heziketaren parte da. Beraz, jangelako sukaldari zein hezitzaileek etengabeko formakuntza jasotzeaz gain, irakasleekin harreman estua dute ikasleen jarraipena egiteko. LHko eraikuntzan jangelako-proiektu integrala txertatu dugu, ikaslearen autonomia eta ardura maila areagotuz.
Jangelako txandak honela izango dira:

VILLA SOROAN
- 2 urte eta 3 urte 12:15ean
- 4 urte 13:30ean
- 5 urte 13:50ean
JOSEFINETAN
- LH 1. maila 12:30ean
- LH 2. maila 13:30ean
HURRAN
- LH 3. eta 4. 12:30ean
- LH 5. eta 6. 13:20ean
- DBH 1, 2 eta 3. 14:20ean
- DBH 4 eta BATX. 12:00etan

Fitxategiak