- ZATOZ GU EZAGUTZERA!
- Gure ikastola
- Hezkuntza etapak
- Zerbitzuak
- Familiak
Historia
2024
Lanbide Heziketako Goi Mailako zikloa (GKAI) behin betikoz Hurra egoitzan kokatzen da. Zikloa Zurriola Ikastolan integratzen da eta Barandiaran Lizeoaren hezkuntza eskaintzak bertan behera gelditzen dira.

2022
Ategorrietako eraikin berria ireki, eta LHko etapa osoa elkartzen da eraikin berean. Gure eraldaketa pedagogikorako eta gure proiektuak aurrera egiteko urrats garrantzitsua da hau.

2014
Ategorrietako Villa Soroako eraikin enblematikoa eraberritzeko obrak amaitzen dira, eta HHko etapak bertan hasten du ikasturtea.

2008
Zurriola Ikastolako eta Barandiaran Lizeoko Batzar Nagusiek bi ikastolak bateratzea erabakitzen dute, Zurriola Ikastola izena hartuta; horrela, Donostia ekialdean hezkuntza osatu eta orekatua eskaintzeko aukera zabaltzen da.

XXI. mendearen hasiera
Zurriola Ikastolak egoera sendoa du ikasle-kopuruari dagokionez, Haur Hezkuntzan izena ematen duten haur guztiei ezin lekua eginda. Era berean, Batxilergoa egin ahal izateko, ikasleek beste eredu batzuetara jotzen dute. Barandiaran Lizeoa, ordea, justu antzean dabil.

2002
Publizitatearen Arte Grafikoak heziketa zikloa jartzen du martxan Barandiaran Lizeoak.

2001
Batxilergo Eleaniztuna jartzen du martxan Barandiaran Lizeoak.

1999
Batxilergo Artistikoa jartzen du martxan Barandiaran Lizeoak.

1998
Barandiaran Lizeoak, egoera berrira egokitzeko, Goi Mailako Heziketa Zikloak eta Batxilergoko hainbat aukera eskaintzeari ekiten dio. Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena heziketa zikloa abian jartzen du.

1994
LOGSEk irakaskuntza-etapen markoa aldatu eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezartzen du, eta nahitaezko eskola-garaia 16 urtera arte luzatu. Zurriolan DBH ezartzeko, Hurrako egoitzaren handitze lanak hasten dira. Horrek are gehiago ahultzen du Barandiaran Lizeoaren planteamendu pedagogikoa.

1993
Zurriolako eta Barandiaran Lizeoko bazkideek uko egiten diote sare publikoan sartzeari, ez ordea Barandiaran Lizeoa osatzen duten beste lau ikastolek; ondorioz, Barandiaran Lizeoaren martxari eusteko lan gogorra egin behar da.

1991
Villa Sakramenton alokaiuruan zuen zatia erosten du, hipoteka-mailegu bidez.

1985
“Tapones Ordoñez” lantegia erosten du (Kortxos) Zurriolak, hazi behar izanez gero hor aukera egokia zuela pentsatuta.

1984
Ikastolak Belaguan lur-zati bat erosi, eta udako kanpaldiak eskaintzen hasten da.

Hezkuntza Lege berriak adierazten du ikastetxeek orduko OHO osoa eskaini behar dutela. Horrek eta Zurriolaren proiektu berriak eragin zuzena daukate Barandiaran Lizeoaren matrikulazioan; egoera berriari aurre egiteko, orduko BBB eta UBI eskaintzeari ekiten dio.

1982-1983
Hurrako orubean Zurriola Ikastolaren eraikinaren obrak amaitzen dira. Bitartean, zaintzailearen etxebizitza erabiltzen da. Ikastola 2 lerrodun ikastetxe bihurtzen da, eta ikasle gehiago onartzen hasten da.

1980-1981
OHOko 6. maila eskaintzen da lehenengo aldiz Zurriola Ikastolan, nahiz eta haur batzuk Barandiaran Lizeora joan.

1980
Gurasoek Hurrako zelaia erosten dute, OHO osoa Zurriolan eskaintzeko.

Zurriola Ikastolako gurasoek kooperatiba bihurtzen dute kultur elkartea.

1974-1975
Barandiaran Lizeoa elkarte anonimoa sortzen dute Ibaetan bost ikastolatako gurasoek, 5. mailatik aurrerako ikasketak eskaini ahal izateko; Arantzazuko Amak (Martutene), Ikasbidek (Amara), Jakintzak (Antigua), Orixek (Alde Zaharra) eta Zurriolak (Gros) hartzen dute parte proiektuan.

1970-1971
Villa Sakramentoko lekaimeen egoitzaren zati bat alokatu, eta OHOko lehen ziklo osoa (5. maila arte) Ikastolan egiteko aukera zabaltzen da.

1969-1970
Ikastolaren legalizazioa gauzatzen da.
Ikastolaren legalizazioa gauzatzen da.
1968
Gurasoek “Sociedad Cultural Zurriola” elkartea sortu eta eskola bat zabaltzeko baimena eskuratzen dute. Eraikinaren titularitatea lortzeko, babes erlijiosoaren bila jotzen dute, eta ikastola “Escuela Parroquial de San Ignacio” izenarekin jartzen da abian, auzoko parrokiaren izenean, Ramon Maria Lili kaleko 8 zenbakian, alokairuan. Hiru urte ematen dituzte han, hiru andereñorekin.

1966
Zurriola Ikastolaren sorrera. Kontxita Beitia andereñoak bere etxebizitzan hasten du Ikastolaren ibilbidea, 10 ikaslerekin.