Pasar al contenido principal

Artea familian

Beste tailer bat prestatu dugu artista liburuen inguruan. Oraingo honetan koloreak izango ditugu protagonista! Prest zaudete berriro ere, gurekin batera artista liburu magiko bat sortzeko? Oraingo honetan koloretako paperak erabiliz eta transparentziarekin jolastuz,  artista liburu liluragarri bat eraikiko dugu. Gu ere izan gaitezke artista! 

Esperimentazio eta adierazpen artistikoaren bitartez, jolasaren bitartez eta haurrek beraien familiako kideekin elkarlanean, teknika grafiko zein proposamen artistiko desberdinak jorratzea dugu helburu, espazio atsegin eta dibertigarri bat sortuz.

Honela HH 3-5 mailako ikasleentzat “koloreen magia” artista liburua sortzeko tailer bat antolatu dugu apirilaren 27an, larunbata, Soroako eraikinean. Tailerra 2 ordukoa izango da, 11.00etatik 13.00era bitarte.

Izena emateko idatzi arteeskola@zurriolaikastola.eus helbidera, apirilaren 24a baino lehen.  E-mailaren gaian “HH tailerra” jarri mesedez. Beharko ditugun datuak honako hauek dira:

  •     Ikasleen izen abizenak eta maila/gela
  •     Kontaktuko telefono zenbaki bat

Tailerraren prezioa honakoa da:

  •     Haur 1 + gurasoak: 18 €
  •     Bigarren anai-arreba: 7 euro €

Edozein galdera baduzue 605706391 (Eluska) telefonora dei dezakezue.

Anima zaitezte!!!