Pasar al contenido principal

Palestina gertutik ezagutzen

DBH 3ko Adierazpen Grafikoko ikasleok UNRWA elkartearen bisita jaso dugu aste honetan, eta Palestinako egoeraren berri eman digute. Talde dinamika baten bidez lurraldearen inguruko gogoeta egiten lagundu digute, eta Euskal Herrian bizi den palestinar baten testigantza ere jaso dugu. Amaitzeko, Lekue artistak artibismoaz hitz egin digu, eta ekainean egingo ditugun saioetan artibismorako produktuak sortuko ditugu!