Pasar al contenido principal

Txanponaren bi aldeak

EITBk guraso eta hezitzaileei zuzenduriko bideo-podcast berri bat estreinatu du, euskaraz: “Txanponaren bi aldeak”. Ostegunero-ostegunero gazteekin lantzeko gai bat jorratuko dute, modu pedagogikoan. Sare sozialak, osasun mentala… denetarik izango da bertan. Teknoiz Zurriola Ikastolako guraso elkartetik denen eskura jarri nahi dugu proposamen interesgarri hau.