Beste tailer bat prestatu dugu artista liburuen inguruan. Oraingo honetan koloreak izango ditugu protagonistak! Prest zaudete berriro ere, gurekin batera artista liburu magiko bat sortzeko? Oraingo honetan koloreetako paperak erabiliz eta transparentziarekin jolastuz, artista liburu liluragarri bat eraikiko dugu. Gu ere izan gaitezke artista!
Esperimentazio eta adierazpen artistikoaren bitartez, jolasaren bitartez eta haurrek beraien familiako kideekin elkarlanean, teknika grafiko zein proposamen artistiko desberdinak jorratzea dugu helburu, espazio atsegin eta dibertigarri bat sortuz.
Honela HH3-5 mailako ikasleentzat “koloreen magia” artista liburua sortzeko tailer bat antolatu dugu apirilaren 27an, larunbata, Soroako eraikinean. Tailerra 2 ordukoa izango da, 11.00etatik 13.00era bitarte.
Izena emateko idatzi arteeskola@zurriolaikastola.eus helbidera, maiatzaren 22a asteazkena, baino lehen.
E-mailaren gaian “HH tailerra” jarri mesedez. Beharko ditugun datuak honako hauek dira:
- Ikasleen izen abizenak eta maila/gela
- Kontaktuko telefono zenbaki bat
Tailerren prezioa honakoa da:
- Haur 1 + gurasoak: 18 €
- Bigarren anai-arreba: 7 euro €
Edozein galdera duzuela 605706391 (Eluska) telefonora dei dezakezue
Anima zaitezte!!!