Gure seme-alabek erdaraz aritzeko duten joeraz kezkaturik, Zurriolako Gurasoen Euskara Batzordetik ikastolako guraso guztiak gonbidatu nahi zaituztegu elkarrekin gogoeta egin eta estrategiak pentsatzera. Ebete elkartearen laguntzaz egingo dugu lehen saioa, maiatzaren 30ean arratsaldeko 17.00etan Ategorrietan, eta datorren ikasturtetik aurrera lanketarekin jarraitzeko asmoa dugu. Egoera hau arduraz bizi baduzu, eta denon artean joera hau aldatzerik badugula uste baduzu, zatoz datorren hitzordura!
- ZATOZ GU EZAGUTZERA!
- Nuestra ikastola
- Etapas educativas
- Servicios
- Familias